XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaiñera, energia hori beretzako leku bat eukitze hutsak dekarkiola, ezin du iñola ere eman.

Bestalde, ikusi dugunez hutseango energia hori dardara baten datza; ezin daiteke, beraz, berozkoagandik bereizi.

Zalbide, bibliografian dionez, Yves Chelet-en L ENERGIE NUCLEAIRE liburuaz baliatu da bere lana osatzeko; hortik jaso ote du 0ampdeg;K-en inguruan bere ustez gertatzen denaren berri?.

Nolanahi ere, inguru hortan gai guztiak eskon bilakatzen direlako ustea aspaldi gainditurik dagoen jakintza-mailla bati datxeka.

Batzutan hutseango energia atomoen arteko erakar-indarrak baiño haundiago izan daiteke eta horrelakoetan, jakiña, gaia ezin eskon bihurtu, horixe gertatzen zaio, adibidez, helioari, 0ampdeg;K-etaraiño hoztu ahal baledi ere ez bait-litzateke eskon egingo kanpotik 25,8 kiloko saka bat ezarri ezik.

Dena den, egintzazko kuantoari darion zehaztueziñaren abialegearen eta 0ampdeg;K-etik hurbil gertatzen direnen garrantzia egungo fisikan ezin esanalako ditugu.

Ekaiaren oiñarri-oiñarrizko egitura hobeki ezagutzeko biderik egokienak ditugu, eta gai hoietaz jardun dutenen izenek osatzen dute gehienbat, zenbait urtetan, Nobel sariaren jabe egin direnen zerrenda.

Inguru hortan gertatzen diren batzu aipatu nahiez gero, eletraindarrarekiko eragozpenik ezaz, gaindikako ixuritasunaz (superfluidez), eletraindarra funtsean zer denaz jabetzeko bideez eta beste hainbat eta hainbatez jardun beharko genuke.

Idazlan honi dagozkion mugak horretarako betarik ez ematen, ordea.

Hala ere, gure fisikazale gazteentzat gai hoik sakonkiago aztertzeko eragingarri baledi, nere egungo hau ez litzateke alperrikoa izango.

1. Ura izozten ari denekoari 0ampdeg; eta irakin dirakianekoari 100ampdeg; ezarri dizkiegu, baina besteren bat ere berdin-berdin aukera zitekeen.

Bitarte horren ehunena dugu Celsius-gradoa deritzana.